Laba

Harremanetarako

info@laba.eus

Harremanetarako

info@laba.eus


Musikarientzako informazio gehigarria

Musikari! Labako oholtzara igo nahi duzu? Ez zara bakarra; ez zarete inola ere gutxi hona etorri nahi duzuenak. Euskal Herriko eszena txiki eta ertaineko aukera gutxietako bat bilakatu gara. Sarrerekin antolatzen diren kontzertu guztietan, jasotako diruaren %100a musikariontzat da, eta horrek oso erakargarri egiten gaitu.

Zoritxarrez, baimen eta lizentzia kontuak direla eta, gure ekintza musikala asko mugatu behar izan dugu. Isunak heltzeko arriskuaren eta bizikidetzaren izenean. Hori dela eta, bestelako formatuak eskaintzen dizkizugu:

  • Aurkezpen musikatua: Diska bat grabatu berri duzu eta prozesua nolakoa izan den gurekin partekatu nahi duzu? Tarteka kanturen bat eskaini daiteke, formatu akustikoan. Kantuen nondik norakoak, grabaketako pasadizoak, biraren funtzionamendua…
  • Listening pary: Zure taldea ezin da formatu akustikora egokitu? Entzun dezagun zuen diska elkarrekin, eta komentatu ditzagun kantak banan banan. Modu informalean, taberna giroan, lagunartean. Bilduma kaleratze festa egiteko aukera polita.
  • Kontzertu akustikoa: Zure proposamena lasaia, intimoa eta formatu txikikoa bada (gitarra + ahotsa, pianoa + ahotsa…), bilatu dezakegu tokia zuretzat gure oholtzan.

Jarraituko dugu kontzertu arruntetara bueltatzeko modua bilatzen. Bitartean, hauek dira eskaintzen ditugun aukerak!