Iruñeko lehen probaleku euskalduna sortu genuen hemen, LABEA izenekoa. Bertan, txisteak frogatzen ziren, ea eginak zeuden edo denbora gehiago behar ote zuten gehiago berotzeko. Baina dagoeneko, labeak DING! egin du.
LABAko komedia mintegia hurrengo fasean sartzera doa. Txisteak labetik atera dira, probatu ditugu eta goxo goxoak dira. Orain mahai gainera ateratzeko unea da.
Labako oholtza hilean behin komediaz bete nahi dugu. Zure labean sukaldatutako zeozer eskaintzeko baduzu, kontaktatu gurekin eta programatuko zaitugu: bakarrizketa saioak binaka edo banaka, umorezko podcastak, komedia tailerrak, probalekuak… Formatua ez dugu itxi; baldintza bakarra kalitatezko euskarazko umorea ekartzea izango da. Beraz…
Euskal Herriko komikoak, zatozte!