Zergatik independentzia? Hitzaldia
azaroak 28. 17:30
Gazte estrategia independentistaren gakoak
Gaur egungo testuinguruan eta etorkizunari begira euskal gazteriak dituen erronkak landuko dituzte hitzaldian. Haien apostuak «prozesu independetista integral» batetik pasa beharko direla uste dute Ernaikoek. «Herri honen askapena bururaino eramatea delako nahi ditugun helburu guztiak betetzeko bide eta berme bakarra». Horregatik, Ernaik planteatzen dituen estrategia independentistarako gakoak landuko dituzte hitzaldian.