Ongi etorri Iruñera
martxoak 26. 18:30
Ongi Etorri IruñeraTopaketa
Iruñeko migratzaile eta errefuxiatuekin batera euskarara gerturatzeko zikloa. Hilero gai baten bueltan egiten da topaketa. Martxoan: gastronomia. Kasu! Saio hau ez da Laban eginen, Arrotxapeko Errotaberri elkartean baizik.
Ongi Etorri Iruñera topaketa zikloa duela bi urte jaio zen LABA eta Lantxotegi elkarteen eskutik. Euskarara hurbiltzeko egitasmoa gauzatu zen bertako euskaldunak eta etorkin eta errefuxiatuekin elkartzeko, gizarte proiektu bat osatuz. Hilero saio tematiko bat, zazpi topaketa osotara, euskara denon eskuan izan dezan. Aurten, AEK euskaltegia batuko da ziklora.