Kutxaz Kanpo: Hizkuntza ohiturak
ekainak 12. 10:00
UEUko ikastaro - tailerra
Izen ematea“Kutxaz kanpo” Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.
- Saioa LABAn izango da.
Hizlariak – Goiatz Urkijo Castañares (Euskaraldiaren koordinatzailea) – Pablo Suberbiola Unanue (Soziolinguistika klusterreko ikerlaria) Helburuak
• Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea. • Euskararen oraina eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea. • Ohiko ikastaro formatuetatik haratagoko formakuntza markoekin elkarrekin esperimentatzea.
Nori zuzenduta Euskararen eta euskal hiztunen etorkizunengan interesa duen orori. Zikloan zehar gai eta hizlari ezberdinak egongo direnez, interes edo ardura espezifikoa daukaten pertsonentzat saio batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izan daitezke, baina ziklo osoa interesgarria izan daiteke ikuspegi zabal eta anitzagoa bilatzen duenarentzat.