Etxe bat
otsailak 13. 18:30
Yolanda Arrieta eta Peru Galbete
Sarrera5€ / 4€ bazkideek
Duela mende inguru zioen Virginia Woolfek «idazleak dena duela kontra, idazten ari dena oso-osorik atera dakion gogotik». Eta zehazten zuen «askoz ere handiagoak direla zailtasun horiek guztiak emakumeen kasuan, XIX. mende hasiera arte pentsaezina baitzen emakume batek gela bat izatea norberarentzat, are gutxiago zaratarik gabeko gela lasai bat, haren gurasoak txit aberatsak edo nobleak ez baziren behintzat». Halaxe hasten zuen entsegu beteko aldarrikapena: Gela bat norberarena. 95 urte igaro dira ordutik eta andrazko idazleak agian izendatu du etxean gela bat norberarena; baina gero, bizitza iragazi zaio zirrikituetatik...
Testuak eta gidoia: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. Etxe bat norberarena liburuan oinarrituta. Kantak eta soinuak: Peru Galbete Labiano