Dinosaurotzen
azaroak 19. 19:00
Joxe Aldasororen bakarrizketa
Sarrera librea
Joxe Aldasorok bere komeriak kontatuko dizkigu bere ordubeteko saioan. Honela aurkezten du bere emanaldia, Dinosaurotzen:
Berrogeita hamar urte betetzear eta inon enkajatzeko sekulako ezintasunekin: lantokian lankideekin, tabernan lagunekin, edonon gazteekin, jendarte zoriontsuan, alaian, sinpatikoan, sinpatikoegian, etenik gabeko oporren desiran eta bukaerarik gabeko bidaien peskizan… horri guztiari neure burua aguantatzen ez dudala kontuan hartuta!