ZER DA?
Hazitegia euskara sustatzea helburu duten egitasmo berriak bultzatzeko bekak dira. LABAk aholkularitza, bidelaguntza eta espazioa uzteaz gain, 1.000€-ko diru-poltsa eskainiko die bi proiektu hautatuei. Edozein motatako proiektuak lagunduko dira (egitasmo komunitarioak, aisialdian eragitea bilatzen dutenak, proiektu kulturalak, sormenezkoak…). Gazteen ahalduntze linguistikoa helburu duten egitasmoak lehenetsiko dira.
NORI ZUZENDUA DAGO?
Euskara sustatzeko proiektu/asmo/ideia bat duen norbanako edo kolektibo orori irekia dagoen deialdia da hau. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere, ongi etorriak dira proposamen guztiak. Nolanahi ere, abiatzear dauden proiektuak lehenetsiko dira, bai eta emanaldi/saio puntualetik harago komunitatean jarraitasuna izateko asmoa dutenak.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- 1.000€ ko bi diru-poltsa.
- Espazioa: Beharren arabera LABAren espazioa erabiltzeko aukera.
- Komunikazioa: Komunikazioan babesa eta baliabideak eskura jartzea.
- Aholkularitza eta bidelaguntza: prozesua laguntzeko akonpainamendua.
ZER ESKATZEN DUGU?
- Adostasuna eta akordioa: egitasmoa abiatzerako aurrez aipatutako beharrak adostuko dira eta bi aldetako akordio batean jasoko dira.
- Prentsaurrekoa: Hautatutako bi proiektuek urriaren 15eko prentsaurrekoan parte hartu beharko dute.
- LABAn egitasmoaren aurkezpen irekia egin beharko da. Ikuskizun kulturala izatekotan, estreinaldia LABAn izanen da.
- Mediazioa: aukeran adostutako herriko/hiriko eragile batekin mediazio elkartruke bat gauzatzea bultzatuko da (tailerra, entsegu irekia, solasaldia edo antzeko beste ekimen bat).
- Komunikazio gaietarako prestutasuna: jarduna komunikatzeko prestutasuna eskatzen da (argazkiak, bideoak, elkarrizketak...).
- 2026an zehar garatuko da proiektua.
IZEN-EMATEA
Epea: irailaren 8tik 30era.
Zalantzak argitzeko: info@laba.eus -era idatzi edo 623 12 68 19 telefonora deitu.
Laguntzailea:
