Xabier Badiola
ekainak 26. 18:30
Kontzertua
Sarrerak7/5€ Bazkideak
Xabier Badiola (Eibar, 2000) gitarjole eta kantugileak 2023an egin zuen bakarkako debut akustikoa urteetan zehar hainbat talde elektrikotan aritu eta gero. Gitarra eta ahotsaz soilik defendatutako kantu gordin eta pertsonalak, atmosfera intimo eta oroitarazleak sortzen ditu eibartarrak.
Bere bigarren bakarkako lanean lehen diskoko korronteari jarraitzen dio, Xabi Agirreren (Mungia, 1983) ekoizpen lanaren eta beste zenbait musikariren ekarpenen laguntzaz.
Lehio Ondoan Xori Bat diska aurkeztuko dugu gurean.