Rafael Anton Irrisarri
otsailak 1. 17:30
Focus 01: Sound & Process
Sarrera:Online aldez aurretik.
Euskaldun sentitzen naiz, eta hemen egotea etxean egotea bezalakoa da. Lurralde honekin lotura sakona sentitzen dut. Leku hau nire arbasoen oroimenean dago. Ez naiz hemen jaio, baina nire arbasoen odola daramat zainetan; bihotzez euskalduna naiz, nire DNAan daramat.” - Rafael Anton Irisarri
Irisarri lehen aldiz aurkeztuko da Nafarroan, bere arbasoen lurraldean. LABAko kontzertua, Iruñean, bere sustraietara itzulera sinboliko bat da, isiltasunaren eta paisaiaren bidez lotura berriro bilatzeko saiakera.
Konpositore, ekoizle eta masterizazio-ingeniari ibero-amerikar honek, euskal jatorrikoa, bere musika ambient, esperimental eta klasiko garaikidearen lurraldean dabil. Bere soinua paisaia emozional gisa hedatzen da, non oroimena, espazioa eta erresonantzia batzen diren pultsu bakarrean.
Points of Inaccessibility bere lan berria da, 2025eko udaberrian sortua Utrecht-en, Herbehereetan, Uncloud kolektiboaren egoitzan, artista bisual neerlandar Jaco Schilp-en gonbidapenari esker. Estudioa Pieter Baan Centre izeneko espetxe psikiatriko zaharrean zegoen, isolamenduaren eta oroimenaren oihartzunak oraindik gordetzen dituen leku batean. Lekuaren atmosferak musika markatu zuen, tentsioz, hauskortasunez eta gizatasun sakonez beterik. Lanaren sakoneko geruzetan oroimenaren eta iraganaren inguruko meditazio bat ere agertzen da, erresonantzian eta isiltasunean irauten duen horren gainean.
Gitarra prozesatuen eta soinuzko arkitektura esekien bidez, artistak erresonantzia eta urruntasunaren paisaia bat eraikitzen du. Diskoa lau mugimendutan banatuta dago, eta bakoitzak etengabe konektatuta egon arren, gero eta bakartuago egotearen paradoxa arakatzen du. Tituluak Lurraren sarbide punturik urrunenei egiten die erreferentzia, gure burbuila digitalen metafora gisa.
Albumak 2026ko otsailaren 6an ikusiko du argia, Black Knoll Editions zigiluaren bidez, BioVinyl formatuan, urte osoan zehar aurkezten ariko delarik.