Laba

Harremanetarako

info@laba.eus

Harremanetarako

info@laba.eus


Efemeride efimeroak: Zientzia Pintxoa



irailak 23. 21:00

NUPekin elkarlanean antolatutako Europako Ikerlarien Gaua. Zientzia hitzaldi dibulgatiboa

Sarrera

Librea

Dastaketa baten bidez ikus daiteke nola eragingo dion klima aldaketak Nafarroako ardoari? Objektu bat ukitu gabe sentitu? Ultrasoinuen detektagailu bati esker saguzarrak entzun edo adimen artifiziala, osasuna edo jasangarritasuna ikertzen dutenekin aurrez aurre hitz egin? Hauek dira Ikertzaileen Gau Europarrak proposatzen dituen hogeita hamar esperientzia eta jardueretako batzuk. Dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) irailaren 23tik 25era eginen du Iruñean, Lizarran eta Tuteran, ikerketa herritarrei modu parte hartzailean hurbiltzeko diseinatutako doako programazio batekin.

NUPeko hiru matematikarik ikuskizun interaktibo bat proposatzen digute, kointzidentziak uste baino askoz ere ezohikoagoak direla konturatzeko. Aretoan dauden objektuetatik, bat-bateko elkarrizketetatik eta bertaratutakoek emandako datuetatik abiatuta —hala nola zenbakiak, datak edo esanahi pertsonala duten balioak—, gure intuizioari erronka egiten dioten kointzidentzia harrigarri batzuk eraikitzen joanen da ikertzailea. Saioan, patroiak eta erregulartasunak uste baino askoz maizago agertzen direla erakutsiko da. “Kointzidentzia magiko” deituriko askoren atzean ez dago botere ezkuturik, probabilitatearen eta zoriaren legeak baizik.

Hementxe informazio guztia.