Margolari - Manex Astigarragaren umorezko bakarrizketa
azaroak 20. 19:00
Sarrera
5€/4€ bazkideentzat. Egunean bertan.
Bi urte luzez landu eta detailearekiko obsesioz eraikitako lana da MARGOLARI. Bertan, pertsona zein animaliei izenak jartzeko duen gaitasuna aitzakia hartuz, irudi surrealistak, satira soziala eta azeitunak uztartuko ditu Astigarragak. Umore absurdutik beltzera jauzika, bere ametsik sakonena aitortzeraino. Txandala, gaizki abestea, gaztelerazko esaldiren bat… egungo modako euskal kultura azken finean.