Ipuingarria izango da - V. Liburuaren festa - Azaroak 7-8-9
azaroak 7. 17:30

✨ Ipuingarria izango da! V. festa dator!📖 Bost urte igaro dira Karrikiriko liburu baten orrialde artean abentura hasi zenetik… eta aurten berriro piztuko dugu ipuinen magia!
🎨 Ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuina batzen dituen jaialdia izango da: Euskal Herriko kontalari, ilustratzaile, idazle eta musikariak Laban eta Kondestablen elkartuko dira udazkena kolorez eta istorioz betetzeko.
🗓 Azaroaren 6tik 9ra 📍 Laba eta Kondestable Zatoz gurekin sormenari bostekoa ematera eta udazkeneko ipuinen jaia ospatzera!