Laba

Harremanetarako

info@laba.eus

Harremanetarako

info@laba.eus


Euskal pentsamendu indigena - hitzaldia



abenduak 17. 18:00

Aitor Puy-ren eskutik

Lehenik eta behin kultura zer den azaltzen da, betiere, Alfred Kroeber antropologoaren tesian oinarrituta. Izan ere, kulturaz asko hitz egiten da, baina ez da kultura zer den behar bezala azaltzen. Alfred Kroeberrek, berriz, Aitor Puyren ustetan, bete-betean asmatu zuen bere definizioarekin. Ondoren, bi kultura jartzen dira aurrez aurre: alde batetik, esango genuke, Mendebaldeko gure kultura moderno hau, eta, beste alde batetik, indigenen kultura. Bi kultura hauen nolabaiteko erradiografia egiten da, ezaugarri nagusiak aipatuz. Jarraitzeko, euskal indigenak aipatzen dira. Horretarako Joxe Miel Barandiaranek egindako lan etnografikoan oinarritzen da Puy, saiatuz hark bildutako mito eta kontakizunak interpretatzen. Bukatzeko, jakinduriari buruzko hausnarketa xume bat egin ohi du Puyk. Kulturalki osasuntsuagoak izan gaitezen, hitzaldian ematen den informazioa lagungarri izan daiteke.