Euskal literatur sistemaren bizioak + Meza Nagusia ekitaldia
urtarrilak 16. 18:30
Mahai-ingurua eta ekitaldia
Sareinak taldearen urteurrena ospatzeko, mahai-inguru berezia izanen dugu: Euskal literatur sistemaren bizioak Bertan parte hartuko dute Yolanda Arrietak, Inma Erreak eta Ines Castiellak, eta umorea ardatz hartuta, euskal literaturaren sistema osatzen dugunok ditugun bizio edo ohitura txarrak zerrendatuko dira, autokritika osasuntsua izan nahiko lukeena.
Mahai-inguruaren ostean, Uxue Alberdiren eta Amoranteren Meza nagusia ekitaldia eskainiko da.