Laba

Harremanetarako

info@laba.eus

Harremanetarako

info@laba.eus


Dum Dum Pachecos



apirilak 17. 20:30

Kontzertua

R’n’R-a, psikodelia, R’n’R-a, folka, R’n’R-a eta gazte-jendeari horrenbeste gustatzen zaion 60ko hamarkadako pop pixka bat nahasten dituen talde iruindarra. Esan al dut R’n’R-a? Byrds-etik hasi eta Fairport Convention-eraino, Link Wray-tik edo Sadies-etatik pasatuz, baina erpuru oposagarririk garatu gabe.

2025ean bere kabuz argitaratu zuten euren lehen disko homonimoa; kantu borobilez betetako lana, milioidun bihurtzeko asmoarekin egina. 2026an... zain jarraitzen dute.